XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sortu zuen eta bizidun zeramakian haur berriaren oihartzuna.

Nunahi eta beti izan izandu dira jakintsu makurrak; etxeko sukaldea zikiña edukitzeaz lotsatzen ez badira ere, auzokoenak garbitzeko ahalmenez beterik agertzen dira.

Ez omen zen, noski, bidezko eta itxurazko, hemezortzi urteko landarea ama bihur zedin.

Berriro ere udaberriak loratuko omen ziren.

Erdi-kolokan dagoena lurreratzeko haize haundiegirik ez da behar izaten.

Haize txikia aski izan zen Mirentxu leize-zulora makurtzeko.

Auzoko herrian aurrerapen haundiak omen zeuden; legeak ere, edozertarako bide irekiak uzten omen zituzten...

Egiaren mamia gorde egin zion bere-senarrari.

Emazte txepelaren aitzaki itxuratietara makurtu zuen burua senarrak, egiaren eragiña nundik zetorren antzik ere eman gabe, eta Parisako joan-etorria egiteko baimena eman zion bere emazteari.

Hantxe gelditu zen egun negargarri hartan Parisen gelditu zen bai, landare berriari udaberri oparoak eskeiñi zion ale erne-berria.

Masusta heldu-gabearen garraztasunak ez zituen hozkitu iñozoaren hortzak!.

Jatorri jatorritik Gizadi osoarentzat oiñarriko poz-iturri izan den haur berriak sortzearen gertakizun hau, kate gogor eta lokarri estu bihurtu zaie bizitzako ataria txukuntzen ikasi ez duten oillanda gandor-tenteduneri.

Urteak igaro zituen Mirentxuren sukaldeak atarira begiraka, etxean gertatzen zenari bizkar emanaz.

Gazte izatearen harrak barru guztiak astintzen baizizkion, herriko eta auzoetako jai-aldien kiratsa irentsi gabe ezin bizi zitekean andereiño polit hura.

Ondoraiño ukatuak zeramazkian, bere guraso eta senideen alboan jasotako ohitura jator eta neurrikoak.